Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi

Lanbide Heziketako
Bitartekotza Zerbitzua
Albisteak

Gazteen Gazteen Itzulera programaren laguntzetara jotzeko epea urriaren 18an amaitzen da

Asteazkena, 2019eko Urriaren 16a

Datorren urriaren 18an amaitzen da Gazteen Itzulera programaren laguntzetara jotzeko eskabideak aurkezteko epea; programa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Lanbidek –bere enplegu-zerbitzu publikoak– jarri dute abian.  Enpresek egun horretara arte dute, Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpora balio-gaitasunak eskuratu dituzten gazte profesionalak kontratatzeko eskaintzen dituen laguntza ekonomikoen etekina lortzeko.
 
Gazteen Itzulera programaren laguntza-lerroa bikoitza da: alde batetik, 35 urtetik beherakoak diren eta kanpoan gutxienez 12 hilabete lanean daramatzaten euskaldunak kontratatzen dituzten euskal enpresek dirulaguntza jaso dute, soldataren zati bat ordaintzeko. Bestetik, kontratatutako gazteek laguntza bat jasoko dute, joan-etorrien gastuak ordaintzeko. Kontratazioak ezingo dira urtebete baino gutxiagokoak izan, eta lan-kontratuaren bidez egingo dira. 

Bilatzailea

Kategoriak

Harremana

Miren 943 89 92 73- Bizikasi
Ohiane 94379790- IEFPS Aretxabaleta Lanbide Eskola

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua
Design by Shareweb