Erabiltzailea: Pasahitza:
Bizikasi
Zer eskaintzen dizugu?

Web orria: Garapen pertsonalari begira nahiz lan munduratzeari begira, eskualde eta herrialde mailan eskaintzen den formazio aukera osoaren informazioa aurkitzeaz gain, balio erantsiko beste zerbitzu batzuk ere aurkitu daitezke:

  • Eskualdeko formazioaren katalogo bat: Akademiak, elkarteak desberdinak, ikastetxeak, gutxiengo gizataldeekin lan egiten dutenak (Caritas, SOS arrazakeria.), teknologia berriekin lan egiten dutenekin (KZguneak), etab .
  • Eskualdeko formaziorako zentroen helbideak, deskribapenak, kontakturako pertsonak eta beste zenbait datu interesgarri.
  • Eskualdeko formazioaren inguruko azken albisteak.
  • Intereseko web orrietarako estekak.
  • Eskualdean zehar dauden ikastaroak aurkitzeko bilatzaile aurreratua.
  • Iradokizunetarako postontzia: Herritarrek adierazten dituzten iritzi, iradokizun eta kontsulta desberdinak jasotzeko web guneko formularioa; Azken finean, arreta zerbitzuaren kalitatea ezagutu eta hobetzeko helburuarekin.
  • Newsletter: Zure korreo elektronikoan azken albisteak jasotzeko harpidetza egiteko aukera.
  • SMS bidez informazio guztia zure mugikorrean jasotzeko aukera.

Bitartekotza zerbitzua: Bizikasi bitartekaritza egitasmora hurbiltzen denak formazio aukera desberdinen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza zerbitzua emango dion bitarteko bat aurkituko du.

  • Aholkularitza eta banakako jarraipena: Bakoitzaren prestakuntza beharrak, interesak, profilak edo helburuak jakinez gero, kasu bakoitzerako behar diren argibideak emango dira, identifikazio datuak jasoz eta bakoitzaren ibilbidean zehar orientazioa eskura izanez.
  • Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza jarduerak: Bailarako entitate desberdinekin elkarlanean antolatutako ekintzetan parte hartzeko aukera.
Harremana

Miren Errasti Askasibar (943 76 93 94)

Gurekin harremanetan jarri nahi al duzu ? Beherako botoia klikatu besterik ez duzu egin behar.

Kontaktua